Baionan Kantuz ekimenak bere 29 garren urtemuga ospatuko du apirilaren 25ean. Asteburu hortan Xingar feria iragaiten da eta horren gozatzeko aukera dukegu arratsaldean. Xingar feria denez, jatetxeetan lasaiki bazkaltzea ezinezkoa da, beraz Baionako Ikastolen laguntzari esker guhaurek antolatzen dugu bazkaria San Andres auzoan den Unibertsitateko jatetxean. Interesatuak bazirezte erreserba ezazue apirilaren 19a baino lehen. Zuen guzien errezebitzeko gogoz gaude egun alegera eta koloretsu baten pasatzeko.
BAIONAN KANTUZ 29garren URTEBETEZEA
APIRILAK 25, larunbata
11:00 KARRIKALDIKO JACQUES PORTES PLAZAN
Aterbea aldamenean den ALBERT 1er eskolan
13: 30 APAIRUA 30€ - R.U. (Unibertstateko jatetxean, San Andres auzoan)
Izenak/Errserb. : g_quihillalt@hotmail.com Baionako Ikastolen alde Apirilak 19a aintzin
16:30 KANTU ETA MUTXIKOAK XINGAR FERIAN
Xehetasunak :